Autografo

Autografo bat: eskuz idatzitako testu laburra + egilearen sinadura.
Alain Delon aktoreak sinatutako autografoa.
Asisko Urmeneta komikigilea autografoak sinatzen Durangoko Azokan. 2017.

Autografoa (latinezko autogrăphus hitzatik mailegatua, eta latinak grezieratik αὐτόγραφος mailegatua) eskuz idatzitako testu laburra da. Egilea ospetsutzat jotzen den pertsona izaten da eta bere jarraitzaile batek eskatuta, propio testu laburra idazten du jarraitzaileari oparitzeko edo jarraitzaileren ezagun bati oparitzeko. Autografoa testu laburra, normalean sinpatikoa izaten da eta egilearen sinadura agertu ohi da. Batzuetan sinadura hutsa izaten da.

Musika-lexikoan, termino hau maiz erabiltzen da "(partitura) autografo" esamoldearen ordez, konpositoreak berak idatzi eta berak sinatutako partitura bati erreferentzia eginez.

Literatura-lexikoan "(eskuizkribu) autografoa" erabiltzen da egileak berak eskuz egindako jatorrizko bertsioa dela adierazteko eta bertsio horrek egilearen sinadura daukala adierazteko.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy